XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) bestelako gaietara lerratu zen: liburuez hitzegin, Eduard liburutegira eraman, Rolland-en
Geroxeago, eskolan zer moduz zegoen galdetu zion, eta erantzun konbentzional bat jaso ondoren, luze aritu zen hitz eta pitz: esan zuen patuari eskerturik zegoela lanpostuagatik, eskolako lana gustukoa zuela haurrak heziz, etorkizunarekin etengabeko harremanetan zegoelako; gure ingurua (
- Neure bizitzaz beste zerbaiterako bizi naizela sinestu ezik, seguraski ezingo nintzateke bizi.
Hitzok tupustean egiazkoak eman zuten eta ez zegoen argi zuzendariak berekin konfesatu ala bizitzaren zentzuari buruzko eztabaida ideologiko igurikia hasi nahi ote zuen; Eduardek erabaki zuen hobe zuela hitz horiek beren intimotasunean ulertzea, eta horregatik galdetu zuen ahots soil eta isilez:
- Eta zeure bizitzak?
- Nire bizitzak?
- Ez al zaitu asebetetzen?
Aurpegian irribarre mikaitz bat azaldu zitzaion.
Eta Eduardek ia-ia errukia sentitu zuen une horretan.
Hunkigarriro itsusia zen: ile beltzak aurpegi luze eta hezurtsua itzaltzen zion eta sudurpeko tximaia beltza bibote baten adierazgarritasunaz jabeturik zegoen.
Bat-batean nagusiaren bizitza osoaren tristezia imajinatu zuen: grina salatzen zuten ijito-ezaugarriak igarri zizkion, eta grina horren bete-ezintasunean salatzen zuen itsustasuna igarri zion;(...).